
Apirilaren 23an, astelehenean, Nazioarteko Liburu Eguna dela eta, Bibliotekak haurrentzako zenbait ekintza proposatzen dizu. Ikaragarrizko dekorazio baten bitartez umeentzat moldatutako ekintza erakargarri eta tailerrak eskeiniko ditugu, gaia euskal mitologia izanik. Bertan jolasak, eskulanak, irakurketa txokoa eta beste tailer batzuk egongo dira. Altzagan, Udaletxe aurreko plazan eta Astrabuduan Josu Murueta plazan ospatuko dira 4.30etatik 7.30etara, eta 2 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta daude.
Honez gainera, Nishma Sahararen Aldeko Elkarteak elkartasunezko merkatutxikia (liburu 1=1€) antolatuko du erandioztarrek bibliotekari dohaintzan emandako libururen batzuekin. Astrabuduan, Josu Murueta plazan eta Altzagan, metroko plazan topatuko dituzue.
El lunes 23 de abril, la Biblioteca celebra el Día Internacional del Libro con actividades para niñas y niños en las calles de Erandio. En Altzaga, en la plaza del Ayuntamiento, y en Astrabudua, en la plaza Josu Murueta, de 4.30 a 7.30 de la tarde, se celebrarán juegos, talleres, rincón de lectura y muchas más sorpresas, con la mitología vasca como tema común.
Además, la Asociación Pro-Sáhara Nishma realizará un mercadillo solidario (1 libro=1€) con algunos de los libros donados por los y las erandioztarras a la Biblioteca de Erandio. En Astrabudua les encontrareís en la Plaza Josu Murueta y en Altzaga en la plaza del metro