Negozioak erakartzeko jarduerarik gabeko lokaletan biniloak jarriko ditu Udalak

Erredakzioa 2022ko urt. 31a, 13:32
Kanpaina honen bitartez, hainbat lokaletako atariak apaindu dituzte Erandion. © ERANDIOKO UDALA

Erandioko Udalak jarduerarik gabe eta salmentan edo alokatzeko prozesuan dauden hainbat lokaletan merkataritza-mugimendua simulatzeko biniloak jartzen jarraitzen du. 2020an hasitako jarduera horregaz, hutsik dauden lokalak identifikatu eta horietan merkataritza-jarduera sustatzeko helburua du Udalak.

Erandion, hutsik eta jarduerarik gabe dauden lokalen kanpoaldeko egokitzapenagaz jarraitzen du Udalak, hirigunea negozioentzako erakargarriagoa egiteko asmoagaz. Horretarako, salmentan edo alokairuan dauden erabilerarik gabeko lokaletako erakusleihoetan edo pertsianetan biniloak jarri dituzte, merkataritza-jarduera simulatzen duten irudiakaz.

"Beharrezkoa da hirigunea harremanetarako gunetzat hartzea, merkataritza-jardueraren garapena elementu erabakigarria baita haren konfigurazioan. Aldi berean, udalerria osatzen duen egitura sozioekonomikoaren gakoetako bat da zonako estrategiak garatzea, biziberritu beharreko inguruneei balioa emanez eta merkataritza-fluxuak erakartzera bideratutako jarduerak eginez", azpimarratu du Aitziber Oliban Erandioko alkateak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun