Altzagako 400 etxebizitzen kontrako ekitaldia, domekan

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 20a, 11:12
Tartanga Berdea askotariko kolektiboaren helburua da Altzagako gune berdea mantentzea. © TARTANGA BERDEA

Tartanga Berdea plataformak Altzagan eraiki gura dituzten 400 etxebizitzen kontrako kanpainaren azken ekitaldia egingo du Erandioko udaletxe plazan, domekan, martxoaren 25ean. Helburua da Tartanga auzoa “berde” mantentzea eta Altzagan egin gura duten operazio urbanistiko handia etetea.

Eguerdiko 12:30ean hasiko da ekitaldia, eta une horretan sinatzeko azken aukera edukiko dute "Tartanga Berdearen alde" egin gura dutenek. Umeentzako tailerrak, txorizada eta bestelako ekintzak egingo dira ere. Bestetik, 13:30ean elkarretaratzea egingo da udaletxeko plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun