Tartanga Berdeak Erandioko Udalaren jarrera salatzeko mobilizazioak iragarri ditu

Ander Zarraga 2023ko mar. 17a, 10:55
Tartanga Berdeako kideak aurreko osoko bilkuran parte hartzen. © TARTANGA BERDEA

Otsaileko Udalaren osoko bilkuran, EAJ, PSE eta Podemosek Tartanga Berdearen herri-ekimena urgentziazko mozio bezala erantsi osetan, plataformak jokabidea gaitzetsi zuen eta gaia martxoko osoko bilkurara eramateko asmoa berretsi zuten. Orain, iragarri dute martxoaren 26an, mobilizazioa egingo dutela udaletxeko plazan eta hilaren 30ean egingo den osoko bilkurara joateko asmoa dutela.

Gogoratu dutenez, plataformako kideek 2.000 sinadura baino gehiago bildu zituzten 400 etxebizitza eraikitzeko proiektua geldiarazteko eta Altzagako berdegunearen etorkizunari buruzko herri-galdeketa bat egiteko. Alderdi politikoek plataformaren herri-ekimena osoko batzordera eraman zuten plataformari bezperan jakinaraziz eta ezer prestatzeko denbora eman gabe. Horren eraginez, Tartanga Berdeako kideek mobilizazio berriak iragarri dituzte, salatu dutenez, "Udaletik gure ekinbidea gutxiesten ari dira, eta ez dugu onartuko".

Mobilizazio jendetsua martxoaren 26an egingo dute Irailaren 23a plazan, 13:00etan, eta, hilaren 30ean, 08:30ean egingo den Udaleko osoko bilkurara joango direla ere iragarri dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun